Lehentasunak

GIZARTEAREKIKO ERANTZUKIZUNEZ, PERTSONA ETA ERAKUNDEENTZAKO BALORE SORTZEA

Pertsonen, erakundeen eta gizartearen bizi kalitate eta baloreak sortu eta garatzera bideratutako enpresa erantzulea izatearen nahiaz lan egiten dugu.

Gure barne edo kanpoko interes taldeek balorea lortuko duten etorkizuna eraiki nahi dugu. Horretarako gure lehentasunak honakoak dira:

PERTSONAK

  • Gehienezko balorea sortzen duten zerbitzuak eskaini, pertsonen bizi-kalitatearen garapena lantzen duten erakundeekin arituz.
  • Enpresaren gizartearekiko erantzukizuna bultzatu, gizartearentzako eta bereziki bere bizitza aukera berdintasunean garatzeko zailtasun gehiago dutenekiko balorea sortzen duten proiektu eta ekimenen alde eginez.
  • Gure enpresa osatzen dutenen garapen pertsonal eta profesionala zaindu

ERAKUNDE SOZIALAK

Gizarte alorrean lan egiten duten erakundeei zerbitzuak eskaintzea de gure lehentasunetariko bat. Honen xedea, pertsonen bizi-kalitatea eta ingurugiro zein gizartearen baldintza positiboak hobetzea da, berdintasun eta gizarte justiziaren gakoaz.

  • Honelaxe, lehentasunez lan egingo dugu:
  • Hirugarren sektore sozialeko erakundeekin eta bereziki behar handiagoa duten taldeei zerbitzu edo euskarriak eskaintzen dietenekin, hala nola hauek ordezkatzen dituztenei.
  • Herri administrazioetako gizarte politika sailekin.
  • Enpresetako gizarte erantzukizuneko sailekin.

GIZARTEAREKIKO ERANTZUKIZUNA

Geure konpromisoa Gizartearekiko Erantzukizun Korporatiboaren ariketa ildoan islatzen da. Gizakion eskubideen defentsan eta aukera berdintasunaren sustapenean dirauten erakundeekin eta herritarron bizi-kalitatea burutzeko proiektu aitzindariak garatzen dituzten erakundeekin lan egiten dugu lehentasunez.

Alter Civitesek modu bereziki trinko batetan Koiné-Aequalitas Fundazioarekin lan egiten du. (www.koine-aequalitas.org)

FORETIKAREN ENPRESA KIDEA